"KANDELARIO"
Otsailaren 2an
Jai honen berezitasuna kandelak bedeinkatzea da.
Egun honetan, bedeinkatutako kandela hauek ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren (dira) etxeetan, ekaitzen kontrako botere bereziak zituztela sinesten baitzen.
Egun honetan Elizak Amabirjiñaren Garbikundea ospatzen du.
Zenbait tokitan egun hau izaten zen Inauterien hasiera, bertatik aurrera marro jantziak eta eskabideak egitea onartuak zirelarik.
Kandelerio egunean ohitura zen ume koskorrak taldeka irtetzea, kandela piztuak eskuan zirela, “kandelerio, lerio” abestia kantatzea.
Ohitura hau gure herrian galdutzat eman zitekeenean, berriro pizten ari da eta azken urteotan Kandelaria iluntzean berriz entzun daiteke gure kaleetean doinu zahar hau, eta berriz ikus dezakegu kandelen sua haurren aurpegiak argitzen.