SOINUA ETA BERE EZAUGARRIAK
SOINUA: nola SORTU eta HEDATZEN da
Soinua, gorputz baten bibrazioari (mugimendua) esker sortzen da.
Mugimendu hori, soinu UHINen bidez gure belarrietara hedatzen da
eta gure entzumenean sortzen duen sentsazioari, SOINUA deitzen diogu.
​
Soinua izateko behar dugu:
-
Bibrazioa sortarazten duen gorputz bat (igorlea).
-
Bibrazioa hedatzeko bidea.
-
Soinuaren hartzailea.
​
Segundu batean eman daitekeen bibrazio kopuruari, FREKUENTZIA deritzogu.
Gorputz baten bibrazioa 20 eta 20.000Hz (Hertzio) arteko frekuentziarekin mugitu eta hedatzeko bidea duenean, SOINUA sortzen da.
Soinua, aire, likido edota solidoen bidez transmititzen da, baina inoiz ez espazio hutsaren bidez. Gure belarrira heltzeko, espazio edo hedabide bat behar du, normalean airea izaten da.
Ba ahal zenekien SOINUAREN abiadura, 340 m/segundutakoa dela? ​
​
Soinua dentsitate ezberdinetan, abiadura ezberdinetan bidaiatzen da.
Orokorrean, likido eta solidoetan, gasetan (airea adibidez) baino azkarrago doa.
Adibidez: uretan 1.509,7 m/s abiadura dauka eta ostera altzairuan 5.930 m/s.
Gorputz baten bibrazioak edo mugimenduak, airearen molekulak dantzan jartzen ditu, eta hauek era berean beraien ingurukoak behin eta berriro gure belarrira heldu arte.
​